177 herritarrek parte hartuko du ortuen zozketan, irailean

Ubane Madera 2009ko uzt. 20a, 17:40
Izena eman dutenen artetik onartu eta baztertu dituztenen zerrenda publikoa da. Kontsulta daiteke Biztanleen Arreta Zerbitzuan, udaletxearen iragarki-taulan (arkupean) edo Udalaren web orrian (www.arrasate-mondragon.org). 10 egun daude alegazioak aurkezteko.

Garagartzako ortu ekologikoen zozketaren prozesua aurrera doa. Zozketarako aurkeztu ziren 197 lagunetatik 20 baztertu ditu Udalak, baldintzak betetzen ez dituztelako. Hala, 177 lagun dira zozketan parte hartuko dutenak, gizonak gehienak: 128. Zerrendak kontsulta daitezke BAZen, Udalaren web orrian (arrasate-mondragon.org) eta udaletxe azpiko iragarki-taulan. 

Hain justu, Udalaren erabakiarekin konforme ez daudenek 10 eguneko epea dute alegazioak aurkezteko.

Erretiratu gutxi

Deigarria dena da erretiratu gutxi aurkeztu dela ortuotako bat eskuratzeko, nahiz eta herritar askok pentsatu erretiratuendako ortuak direla Garagartzakoak. Adibidez, 71 urtetik gorako bostek eman dute izena eta 61-70 urte bitarteko 24 lagunek. Ugarienak, berriz, 51-60 urtekoak dira: 48 lagun.  

Zozketa irailean

Ortuen zozketa irailaren lehen  hamabostaldian egingo dute. Eta behin ortuak zozketatuta, urriaren hasieran egingo dute behin betiko adjudikazioa.

87 ortu ekologiko egokitu dituzte Garagartzan (Fagor ondoan) eta horietatik 80 zozketatuko ditu Udalak. Gainerako 7ak bere erabilerarako gordeko ditu. Ortu horiek 50 eta 70 metro karratu arteko azalera dute. Zozketan ortua eskuratzen duenak asko jota 20 urtean erabili ahal izango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak