Zozketatuko dituzten etxebizitzak, kupoen arabera zozkatuko dituzte. Hau da, 175 etxebizitzetatik 75 izango dira Etxebiden lau urteko antzinatasuna duten eskatzaileendako. 65 izango dira 25 eta 35 urte bitartekoendako eta beste zortzi mugikortasun urria dutenendako. Gainerako 27ak kupo orokorrekoak izango dira.
Datuak kopurutan
Eskatzaileen artean, lau urteko antzinatasuna duten eskatzaileak dira gehiengoa: 336. Ondoren, 25 eta 35 urte bitartekoeak datoz. Ezaugarri hori duten 331 lagunek parte hartuko dute. Mugikortasun urrikoei dagokienez, zortzi etxebizitza daude eta zortzi eskatzaile dira; beraz, badirudi kasu horretan ez dela zalantza larregi izango. Eta bukatzeko, kupo orokorreko 172 eskatzailek parte hartuko du zozketan.
Ordenagailua eta herritarrak
Etxebidek ohi duen moduan, zozketa egingo dute ordenagailu zein herritarren partehartzearen bitartez. Hau da, konbinatu egingo dituzte ordenagailu bitartez ateratzen dituzten zenbakiak Uarkapen elkartuko diren herritarrek aterako dituzten zenbakiekin. Jakina, notario batek ikuskatuko du prozesu guztia, beti ere, Jaurlaritzako ordezkarien laguntzarekin.
Behin zozketa eginda, etxebizitza tokatu zaienen zerrenda argitaratuko dute Arrasateko Udaletxean, Etxebide.info webgunean eta lurralde ordezkaritzan. Horrez gainera, gutuna jasoko dute adjudikaziodunek.