Lanpostu guztiak dira sei hilabeterako, lorezainarena izan ezik; hori hiru hilabeterako izango da. Hori bai, lan guztiak egun osokoak izango dira. Lanpostuetarako izena emateko epea dagoeneko zabalik dago, hilaren 17ra arte, egubakoitzera arte, beraz. Bi lekutan eman daiteke izena: Biztanleen Arreta Zerbitzuan edo Enpleguko Institutu Nazionalean (INEM).
Irailean hasi lanean
Izena emandakoen arteko hautaketa prozesuak uztailaren bigarren hamabostaldian egingo dituzte. Besteak beste, pertsona bakoitzaren desenplegu egoeraren balorazioa egingo dute eta lanposturako duen egokitasun maila baloratuko dute. Lanean, berriz, irailean hasiko dira.