17.500 euro gastatuko ditu Udalak 55 faroletan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko uzt. 16a, 14:30
Uarkapen, Altamiran eta Uribarrin kontsumo txikia eta argiztapen hobea duten 55 farola jarriko ditu Udalak datozen egunetan.

Kaleak argiztatzea ez da merkea. Beharrezkoa bada, ordea. Udalak joan den asteleheneko gobernu batzarrean esleitu zituen epe luzera begira merkeagoak irtengo diren farolak jartzeko proiektua. Izan ere, jarriko diren kale argi berriak kontsumo txikikoak dira.
Eta gutxiago kontsumitzeaz gain, kale argi berriek aldatzeke dauden farola esferiko zaharrek baino hobeto argiztatzen dute, argia alde guztietara barreiatu beharrean gune zehatzak argiztatzen dituztelako.

Aspaldiko kontua
Udalak urteak daroatza kaleko argiak aldatzeko proiektuarekin. Dagoeneko 317 farola aldatu dituzte, baina badago lana oraindik; 189 farola geratzen dira-eta aldatzeke.
Bestalde, aldaketez gain, farola berriak ere jarriko ditu Udalak: adibidez, Mojategi eta Kataide industrialdearen artean dagoen pasealekua argituko dute, 14 argi puntu berrirekin.

189 farola aldatzeke oraindik

Farolen aldaketak luzerako joko du oraindik. 189 kale argi daude aldatzeke, eta Udalak apurka-apurka egingo ditu lanok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak