15. urteurreneko ekitaldien balorazio positiboa egin du Ekin elkarteak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010eko maiatzaren 6a

Elkartearen 15. urteurreneko ekitaldiak amaitu ostean, balorazioa egiteko ordua heldu da. Hala, pozik agertu dira Ekinekoak ekitaldietan izan den "parte-hartze jendetsua" dela-eta. Gainera, elkartea ezagutarazi, sendotu eta 15 urteotan lortutako fruituak erakustea zuten helburu eta, adierazi dutenez, euren asmoak eta nahiak bete dira. Azkenik, eskerrak eman gura dizkiote ekintza guztiak aurrera eramaten lagundu dutenei, euren "interes gabeko lanagatik". Baita ekintzotan kolaboratu duten guztiei ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak