14 bikotek parte hartu dute Mihiluze lehiaketa erraldoian

Goiatz Arana Begiristain 2009ko abe. 13a, 13:24
ETBko saioan ibilbide luzea egin duen Larraitz Trojaola izan dute bidelagun.

Kulturaten jokatu zen Mihiluze lehiaketa erraldoia atzo, zapatua, 16:30ean hasita. 12 eta 15 urte bitarteko 14 bikotek esku hartu zuten –28 lagunek– eta txukun aritu ziren. SMS, imintzio, hieroglifo, bertso eta beste hainbat proba egin ahala, kanpoan geratuz joan ziren talde batzuk eta lau ailegatu ziren finalera.

Finala

Telebistako saioaren itxura bertsuko lehiaketa egin zuten orduan eta jende mordoa batu zen ikusle moduan. ETBn 10 saiotan baino gehiagotan ikusi dugun Larraitz Trojaola herritarrak eta gaztetxokoetako hezitzaile Etor Larrañagak egin zituzten aurkezle lanak. Aurrena geratu ziren bi lagunek –Ainixe eta Lierni– ez zuten asmatu euskal musika taldeak zegozkien hamarkadetan kokatzerako orduan eta ez zuten azken proba gainditu, beraz; baina eurentzako izan zen lehen postua eta Elkar dendarako 100 euroko erosketa txartela irabazi zuten; bigarren –Liher eta Oier–, hirugarren –Lurdes eta Jone– eta laugarren –Oier eta Mikel– geratu zirenek , 50na eurokoa.

Selekta Sound System

Bi ordu luze iraun zuen lehiaketa amaituta, emanaldia egin zuen Barakaldoko Selekta Sound System euskal hip-hop taldeak, eta eurekin etorritako 11 urteko gaztetxo batek break dance-a dantzatu zuen. 150 bat lagun egon zitzaizkien begira.

Udalak eta Txatxilipurdik elkarlanean antolatu zituzten zapatuko ekintzak, Erdigunea Piztu! ekimenaren barruan. Oso gustura geratu ziren emaitzarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak