13 kantu batu ditu disko berrian 13 urtez musikan diharduen Des-Kontrolek

Ubane Madera 2009ko aza. 23a, 17:32

Maritxu izena duen kantua sartu du Des-Kontrol musika taldeak Aurrera Begira izeneko disko berrian. Batetik, Puñetazo taldearen omenez egin dute hori eta bestetik, jaioterriarekin, Arrasaterekin duten lotura estuaren seinale. Diskoa Durangoko Azokan aurkeztuko dute; Arrasaten, berriz, abenduaren 26an egingo dute kontzertua. Horixe, bestak beste, Markel Urrutiak, Des-Kontroleko gitarra-joleak Arrasate Irratian kontatu duena. Iragarri du, baita ere, Durangoko Azokako kontzerturako sarrerak zozketatuko dituztela Arrasate Irratian. Segidan duzue elkarrizketa entzungai.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak