12 tonako pieza jaso dute Uarkape gainetik igogailu publikoaren pasabidea jartzeko

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko abu. 5a, 15:09
Bide onetik doaz Ferixalekua eta Altamira lotuko dituen igogailu publikoaren lanak. Egun hauetan igogailuaren egitura jartzen dabiltza, eta horretarako garabi handi baten laguntza behar izan dute. Garabia Uarkape pilotalekuaren aurrealdean jarri dute; ia 300 tona ditu, eta 500 tona jasotzeko gai da.

Iruditan ikusten duzuen pieza bi igogailuak lotuko dituen pasabidea da. 12 tonako pisua du, eta 60 metroko luzera. Ikusgarria izan da pasabidea nola altxatu duten ikustea. Garabiak Uarkape pilotalekuaren altuerara igo du pasabidea eta, gero gainetik pasa du. Oinarri baten gainean utzi ostean, langileek soldatu egin dute. Lanetako arduradunek adierazi digute ezustekorik ez izateko, eta dena behar den bezala egiteko, aurrez maketa batean muntatu dituztela pieza guztiak. 

Urrirako amaituta

Asmoa da lan guztiak iraila-urrirako bukatuta izatea. Amenabar enpresa dabil igogailu publiko hori eraikitzen. Oraindik ezin dute esan noizko egongo diren erabilgarri igogailuak. Obra garrantzitsua da Ferixaleku-Altamirako igogailuena. Aurrekontua da 2 milioi euro pasakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak