Uda bukatu zenetik, bigarren aldiz etorriko dira nortasun agiriak egitera Arrasatera. Baina hala ere, jendeak itxaroten segitu beharko du. Izan ere, joan den maiatzetik urrira arte behin bakarrik izan dira Arrasaten. Kontuan hartuta datozen bakoitzean 100 lagun har ditzaketela, herritar asko txanda barik geratu zen urrian eta baita orain ere. Are gehiago, dagoeneko hurrengo txandako, urtarrileko txandak ere banatuta dituztela jakinarazi digute Udaletik.
Gainera, datozen hitzorduak berandu samar zehaztu dituzte: otsailaren 27an lehenengoa eta martxoaren 27an azkena.