Santamasak baino lehenago zabalduko dute Garibai etorbidea

Ubane Madera 2006ko aza. 24a, 16:37
Abenduan bukatuko dituzte Garibai etorbidean egin beharreko obra guztiak. Beraz, orduantxe zabalduko dute pasabide berritua.

Hain zuzen ere, lur azpiko eta parkeko obrak bukatzeko, kalea ibilgailuendako mugatzeko pibotak ipintzea falta zitzaien. Udalaren asmoa zen hori egin ostean zabaltzea Garibaiko pasabidea.

Baina orain, beste obra txiki bat ere egingo dute: geltokiaren egokitzapena.

Kontua da autobus geltokia atzera ere Garibain kokatuko dutela abenduan. Baina, horretarako, geltokia handitu egin beharko dute.

Lekua handitu behar

Orain lehen baino autobus gehiago dabiltza, eta askotan bata bestearen atzean geratzen dira geltokian, ilaran; eta jakina, lekua behar dute horretarako. Horrela, geltoki inguruko espaloiari zati bat jan eta handitu egingo dute autobusendako espazioa. Beraz, hori guztia egin arte Garibai itxita edukitzea erabaki du Udalak.

Hori horrela, alkateak aurreratu digu aurreikusita dutela Santamas jaiak baino lehen zabaltzea etorbidea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak