Autopistako lanek Urkulutik Arrasatera doan hodi orokorrean kalteak eragin dituzte eta konponketa egin beharra dago.
Hori horrela, eguaztenean, 22:00etatik 06:00ak bitartean ura moztuko dute.
Ez kontsumitu
Udaleko Obra Sailetik esan digutenez, batez ere herriko gune altuetan igarriko dute mozketa. Hala, baliteke gune baxuetan mozketa hori osoa ez izatea eta ura izatea. Hori horrela, gomendatu dute, ura izan arren ez kontsumitzeko bitarte horretan, seguru aski zikin etorriko da-eta, lokatzekin.