Gipuzkoan babes ofizialeko etxe gehien aurreikusita duen herria da Arrasate, alkatearen esanetan

Ubane Madera 2006ko aza. 23a, 17:04
Halako datuekin eta bestelakoekin aurre egin die Ezker Batuak azkenaldian egindako salaketei. Hirigintza Sailean ustelkeriarik ez dagoela azpimarratu zuen Inazio Lakuntzak.

Hasteko nabarmendu zuen Gipuzkoan Arrasate dela etxebizitza gehien planifikatuta dituen herria. Errentan emateko edo saltzeko babes ofizialeko 903 etxebizitza daude aurreikusita, batzuk eraikitzen: Zerrajeran 200 (100 saltzeko eta 100 errentarako); Gelman 135; Uribarrin, 44 esleituta; 148 egingo ditu Caixak Zerrajeran eta gune berean beste 216 egitea aurreikusi dute. Polmetasarako, berriz, 60 daude aurreikusita eta Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak 108 ditu egiteko. "Hori da batzuk penagarritzat duten planifikazio urbanistikoa", esan zuen.

Ustelkeriarik ez

Bigarren, alkateak argi utzi gura izan zuen Hirigintzan ez dagoela ustelkeriarik. Gogorarazi zuen Gelmako proiektua Aralar eta EBk izan ezik, gainerako alderdi politiko guztiek onartu zutela. Eta gogorarazi zuen, baita ere, aurreko legegintzaldian Ezker Batua bera ibili zela proiektu hori bultzatzen.

Izena zikindu

Eta hirugarren, esan zuen EBrena moduko kanpainek Arrasateren izena zikindu besterik ez dutela egiten, "inolako argumentu eta arrazoi barik". Adibide moduan erakutsi zuen Mi Cartera de Inversiones aldizkarian Arrasate agertzen dela Estatuko ustelkeriaren mapan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak