Zirkulazioa aldatuko dute Otalora kalean

Ubane Madera 2006ko azaroaren 23a

Erreka zatia bistan utziko dute, kultura etxearen parean; eta errekatik kultura etxeraino parke bat egingo dute. Horren ondorioz, ibilgailuendako bidea aldatu beharko dute.

Dagoeneko badabiltza egokitzen kultura etxearen pareko errepidea. Inazio Lakuntza alkateak esandakoaren arabera, abendutik aurrera, Okoretegiko biribilgunetik Uarkaperantz joango da errepidea "mediana bako bi errei izango dira. Eta Txoko taberna zegoen antzinako lekuan, atzera ere lehengo lekura bueltatu eta betiko bidetik joango dira ibilgailuak, Correos paretik".

Alkateak gaineratu du Santamasetarako obra eginda egongo dela. "Faltako da bakarrik errekatik kultura etxerainoko parkea egokitzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak