Emakumeenganako Erasoen Aurkako plataformak elkarretaratzea egingo du larunbatean

Maider Arregi 2006ko aza. 22a, 20:05
Azaroaren 25a, larunbata, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Hala, Arrasateko Emakumeenganako Erasoen Aurkako Plataformak prentsaurrekoa eman du. Bertan larunbatean, egingo dituzten ekimenen berri eman dute.

Arrasateko Emakumeenganako Erasoen Aurkako Plataformako kideak, azken urtean Udalak abiarazi duen emakumeenganako indarkeriaren aurkako herri planaren balorazioa egin du prentsaurrekoan. Plan hau lau urtera begira egina dago: 2006 - 2010. Orain arte hainbat puntu jarri dira martxan:

  • Biktimen arretarako protokolo inter-instituzionala funtzionamenduan dago
  • Doako Informazio eta Orientazio juridiko zerbitzua
  • Denbora baterako harrera pisua
  • Terapia psikologikoen ordu kopuruetan igo egin da
  • Tratu txarren biktima izan diren emakume batzuek duten egoera ekonomiko estuari laguntza bat emateko modua erakusten du
  • Eskoletan klaseak ematen dabiltza emakumeenganako tratu txarrak ekidin behar direla ikasteko

Arrasaten aurrerapauso handiak eman dira tratu txarren aurkako borrokan, eta orain, plan hau Debagoiena guztira zabaltzea nahi dute Plataformakoek.

Kanpaina berri bat abiaraziko dute Arrasateko Emakumeenganako Erasoen Aurkako plataformakoek, hitzaldi, panfleto, pegatina eta abarrekin. Batez ere 16-19 urte bitarteko gazteei zuzendutako kanpaina izango da.

Azaroaren 25a, larunbata, Emakumeenganako Tratu Txarren Aurkako Nazioarteko Eguna da eta Arrasaten, 19:00etan elkarretaratzea egingo dute Herriko Plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak