Garagartzako garbiguneko hobia konponduko dute

Ubane Madera 2006ko azaroaren 16a

Hobi edo pezoiaren erreilak zabalegiak dira, eta horren ondorioz, automobil txikiak ezin dira sartu.

Hain zuzen ere, 1,20 zentimetro dago erreien artean, eta auto txikiek, berriz, 1,10 edo 1,08 zentimetroko zabalera izaten dute.

Dena den, konponketa ahalik eta lasterren bideratzeko asmoa du Udalak. Hain justu ere, Obren Sailetik jakinarazi digute dagoeneko idatzia bidali dietela proiektua egin zuten enpresei; Gain eta Hibaia enpresei, alegia. Argibideak eskatu dizkiete, eta erantzunaren arabera erabakiko dute zeinek eta noiz egin konponketak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak