Abenduaren 4ra bitartean eman ahal da izena, Biztanleen Arreta Zerbitzuan (BAZ). Bi bide daude horretarako: edo BAZera bertara joan eta han ematen duten eskabidea bete; edo Udalaren webgunearen bitartez eskuratu eskabidea eta harekin gero, BAZera joan izena ematera (arrasate-mondragon.org).
Oro har, honako dokumentazioa eskatu behar dute: Nortasun Agiria, ikasketen titulua, euskara titulua (izanez gero), udaltzain lanposturako bada, gidabaimena; eta eskatzailea elbarria bada, berriz, elbarritasunaren ziurtagiria.