Santamasetarako kartela aukeratzeko lehiaketa deitu dute

Usoa Agirre 2006ko aza. 15a, 11:18
Hilabete pasatxo falta da Santamasetarako eta Arrasateko Udalak kartel lehiaketa martxan jarri du. Oinarriak argitaratu dituzte dagoeneko. Edonork har dezake parte eta teknika librea izango da. Azaroaren 29a baino lehen aurkeztu behar dira lanak.

Oinarriak

Oinarriak

  • Kartelen neurriak 50 x 70 zentimetrokoak izango dira. Formatuak, nahitaez bertikala izan beharko du. Informatika euskarrian ere aurkeztu ahal izango da kartela, Din A3 tamainako paperean inprimatua.

  • Teknika librea izango da.
  • Kartelek derrigorrez testu hau izan beharko dute: 2006 SANTAMASAK ARRASATE.
  • Irabazleak 400 euroko saria jasoko du, (kopuru horri PFEZen atxikipena aplikatuko zaio).
  • Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lelo bat duela aurkeztu behar dira kartelak. Horrekin batera, gutunazal itxi batean lelo bera eta egilearen datuak adieraziko dira.
  • Kartelak 2006ko azaroaren 29an, 18:00ak baino lehen, udaletxera bidali behar dira, bertako Kultura Sailera.
  • Epaimahaiaren eraketa erabakia ematen den egun berean emango da ezagutzera.
  • Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.
  • Saritzen den lana Udalaren esku geldituko da. Kaleratzeko eskubidea izango du.
  • Saritu gabe geratu diren lanak urtarrilaren 15a baino lehen jaso ahal izango dira. Epea amaitu ondoren egileek jaso ez badituzte, aintzakotzat hartzen ez dituztela pentsatuko da eta udalak horietaz libreki baliatu ahal izango du, erreklamazio edo indemnizazio eskubiderik onartuko ez delarik.
  • Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri horiek onartzea suposatzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak