Celestino Uriarteren bizitza jaso du Juan Ramon Garaik bere azken liburuan

Jokin Etxebarria 2006ko aza. 10a, 10:52
Bizitza guztia borrokan igaro zuen Celestino Uriarte arrasatearrak eta liburu baten jaso dute orain bere bizitza: Celestino Uriarte. Klandestinitatea eta erresistentzia komunista. 1934an borrokatu zirenen omenez egindako liburua da. Arrasateko Gaztetxean aurkeztu zuten eguaztenean. Gaztetxea bete egin zen aurkezpenean eta sorpresa bat edo beste izan zen.

Juan Ramon Garai liburuaren egileak bertso bat bota zuen hasieran eta ondoren Jokin Labaien bertsolariak bost bertsotan laburtu zuen Celestinoren bizitza. Hain zuzen ere, historia horrek txunditurik idatzi zuen Joxe Iriarte "Bikila"-k liburuaren hitzaurrea. Bere ustez Celestino Uriarte pertsona ondratua, zintzoa eta batez ere antolatzaile aparta zen.

Txalapartarekin

Aurretik Garaik egindako lanen jakitun, Txalaparta argitaletxekoek irakurri barik eman zioten baietza bere azken liburuari. 312 orritan batu dute Uriarteren historia.

Talde lana

Juan RAmon Garaik liburua talde lana izan zela azpimarratu zuen, eta Larraitz Altunak emandako laguntzarik gabe liburua ez zela argitara irtengo adierazi zuen.

Abestia

Aurkezpena luntx eder batekin eta Gose taldeak espresuki liburu honi begira egindako Amets Gorria, bihotzen taupada izeneko abestiarekin amaitu zen aurkezpena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak