Paco Gartzia aurkeztu du PSE-EEk Arrasateko alkate izateko

Jon Berezibar 2006ko aza. 9a, 19:12
Gaur, azaroak 9, izan da aurkezpena. Bertan izan da Miguel Buen, Gipuzkoako Alderdi Sozialistako Idazkari Nagusia.

Migel Buenek hartu du lehenik hitza. Hark esan du agintaldi honetako "bihurrikeriak" zuzentzeko hautagaia izango dela Paco Gartzia.

Laugarren hiriburua

Arrasate Euskadiko laugarren hiriburu bihurtzeko lan egitea da Paco Gartziaren helburua. Argi utzi nahi izan du eurak orain bi legealdi aurkeztutako leloa izan zela laugarren hiriaren proiektua eta orain bereganatu dela egitasmoaz Alderdi Jeltzalea.

Udal gobernuari kritikak

Egungo udal kudeaketari dagokionez udal gobernuari egindako kritikak ugariak izan dira prentsaurrekoan. Gaineratu du, bai Udalean zein Legebiltzarrean sozialisten ahaleginengatik izango ez balitz, Arrasatek ez lukeela lortuko eraikiko den Eskualdeko Ospitala. Lorpenen artean ere Gelmako langileentzat lortutako hitzarmena aipatu du. Haientzat 2020 urtera bitarteko lana bermatzen diena.

Era berean, agindu du bera hautatua izanez gero Udalean ez dela apropos egindako izendapenik egongo eta gardentasuna egongo dela.

Amaitzeko Paco Gartziak azaldu du orain dominen garaia izango dela egungo udal gobernuarentzat: Biteriko gunean, kultur etxe berria eta beste hainbat inauguratuko dituzte aurki. Baina Gartziak garbi utzi gura izan du haiek orain zortzi urte Gobernuan zeudela aurkeztutako proiektuak direla nahiz eta merituak orain beste batzuk hartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak