Arrasateko historian oinarritutako jolasak ipiniko dituzte Santa Barbaran

Ubane Madera 2006ko aza. 9a, 14:17
Arrasateko herensugea, gaztelua eta dorrea irudikatuko dituzte, hiru gunetan. Udalak gura du parkea ipinita izatea urtea bukatu baino lehen.

Lehenengo gunea 6 eta 36 hilabete bitarteko umeendako izango da eta Arrasateko dragoia irudikatuko dute. Jolas hori izango da ailegaerraza bere osotasunean.

Bigarrenean, gaztelua

Beste gune bat prestatuko dute 3 eta 8 urte arteko neska-mutikoendako egokituta. Hor gaztelua irudikatuko dute, antzina Santa Barbaran zegoena irudikatzen. Bi solairu izango ditu jolasak.

Hirugarrenean, dorrea

Eta hirugarren gunea 6-12 urte arteko neska-mutikoendako izango da eta dorrea irudikatuko du. Besteak beste, izango ditu txirrista dezente handiak, hodietan sartuta.

Horrekin guztiarekin batera, joko tradizionalak ere ipiniko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak