Datozen hilabeteotan ibarreko sei lagun epaitu behar dituzte Madrilen

Ubane Madera 2006ko aza. 9a, 13:33
Azaroaren 14an eta 15ean Gorka Aztiria eta Gaizka Olabarrieta epaituko dituzte. Epaiketaren zain daude Gaizka Azkarate eta Saioa Altzua arrasatearrak eta Patxi Cabo eta Amaia Mundiñano antzuolarrak. Fiskalak eurendako zer eskatzen duen ere ez diete jakinarazi.

Fiskalak sei urteko kartzela zigorra eskatuko du Gorka Aztiria eta Gaizka Olabarrietarendako, ustez ETAri laguntzearren.

Hala, epaiketaren lehen egunean, martitzenean, manifestazioa deitu du Askatasunak Arrasaten. Hitzordua da 19:30ean, Herriko Plazan.

Behin-behineko askatasunean

Sei lagun horiek behin-behineko askatasunean daude. Gorka Aztiria eta Gaizka Olabarrieta 2005eko apirilean atxilotu zituzten eta 2006ko otsailera arte kartzelan izan ziren, bederatzi hilabetez, beraz. Bestalde, Gaizka Azkarate eta Saioa Altzua 2003ko azarotik 2006ko otsailera arte izan ziren preso, 27 hilabetez. Eta Patxi Cabo lau hilabetean izan zuten kartzelan eta Amaia Mundiñano kalean utzi zuten epailearen aurrean deklaratu eta gero. Guztiak ere fidantzapean utzi zituzten kalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak