Lehenengo froga energiaren ingurukoa izan da eta Energi kontsumoa eta bizi kalitatea izenburuarekin aurkeztu dute lana Arizmendi ikastolako ikasleek. Bertan energia kontsumoaren igoera eta energia iturrien jaitsieraren aurrean nola jokatu behar dugun azaltzen dute.
Olinpiadaren bosgarren aldia
Zernola olinpiada DBHko 1. eta 2. mailako gelen artean egiten den zientziaren inguruko olinpiada da. Helburua da zientzia era atseginean jorratzea eta teknologia berrietan trebatzea. Horrez gain, sustatu nahi da gazteek parte hartzea eta gelakideek elkarri laguntzea.
Euskadiko ikastetxeei zuzenduta dago eta bosgarren aldiz antolatu dute olinpiada ikasturte honetan.