Sahara Astea ospatuko dute zapatura bitartean

Usoa Agirre 2006ko azaroaren 7a

Ikastolatik Saharara proiektuaren bultzatzaileek –Txantxiku eta Arizmendi Ikastolak eta Arrasateko Nubi elkarteak– Sahara Astea egingo dute asteon eta horretarako hainbat ekitaldi antolatu dute.

Hilaren 10era arte, Sahara kanpamenduetan zehar bidaia argazki erakusketa jarri dute ikusgai Monterronen.

Hilaren 9an, Sahara atzo, gaur eta bihar hitzaldia egingo dute 19:00etan, Monterronen eta hilaren 11n, Ikastolatik Saharara festa egingo dute.

Saharara bidaia

Abenduko zubian bidaia berezia egingo dute 142 lagunek Saharara. Bertara ikasbidaia antolatu dute eta hango kanpamenduetan lan batzuk egingo dituzte. Ikasleak badabiltza sahararren bizitza nolakoa den ikasten, baina Arrasateko herritarrek ere ezagutu dezaten nahi dute eta horretarako antolatu dute Sahara Astea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak