Badajozko eta Kordobako kantariak finalean

Ubane Madera 2006ko aza. 3a, 12:14
Bihar, zapatua, jokatuko dute lehiaketako finala; hitzordua da Amaia Antzokian, 19:00etan; sarrerak antzokian bertan eros daitezke edo Al-Andalus elkartean eskura daitezke. Estatu mailako lehiaketa da.

Biharko saioan bi final jokatuko dituzte Amaia Antzokian. Batetik, Cante Hondoari dagokion finala jokatuko dute (seguidillak, buleriak…). Kasu horretan, honako bost kantariek jardungo dute: Carlos Arrabal (Kordoba); Esther Merino (Gevora, Badajoz), Jose Davila (Quintana de la Serena, Badajoz); Juan M. Barquero (Quintana de la Serena, Badajoz) eta Manuel Sanchez (San Sebastian de los Ballesteros, Kordoba). Kantari bakoitzak, gutxienez, hiru kantu abestu beharko ditu.

Bestetik, Joan-Etorriko Cantearen finala ere jokatuko dute (Cante Hondoa baino samurragoa, eta musika aldetik bestelako ukituak dituena). Kasu horretan, lau kantari lehiatuko dira: Francisco Sobrino (Paco Carrion), Jose Davila, Juan Luis Victor eta Manuel Sanchez. Bakoitzak lau kantu abestu beharko ditu.

Saio bat arrasaten

Cante Hondoko finaleko irabazleak 1.250 euro eta garaikurra (Portaloia, gitarra eta artistek erabiltzen duten ohiko aulkia irudikatzen dituena) eskuratuko ditu. Bigarrenak, berriz, 800 euro. Hirugarrenak, 400 euro eskuratuko ditu eta laugarrenak eta bosgarrenak, berriz, 250 euro. Horrez gainera, lehenengoak konpromisoa hartuko du datorren urtean Arrasatera etorri eta saio bat egiteko.

Joan-Etorriko Cantearen mailan, berriz, irabazleak 300 euro eramango ditu.

Eta horrez gainera, Euskadin bizi den kantari onena ere sarituko du epaimahaiak. Kasu horretan, dagoeneko badago irabazlea, finalerako sailkapenean seigarren geratu zen-eta: Francisco Sobrino (Paco Carrion, bizkaitarra). Horri beste 300 euro emango dizkiote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak