Zerbitzu bereziak, Domu Santu egunerako

Ubane Madera 2006ko urr. 31a, 12:38
Hilerria egun osoan zabalik izango da gaur eta bihar, 08:30etik 20:30ak arte. Bestalde, autobus zerbitzu berezia izango da.

Azken urteotan moduan, urbanoak ibilbide berezia egingo du Domu Santu egunera begira: bai bezperan, urriaren 31n, baita azaroaren 1ean ere, San Kristobal hilerriraino iritsiko da-eta.

Orduro izango da autobusa

Goizean, 10:00etan aterako da urbanoa hilerrira, eta orduro izango da. Honako ibilbidea egingo du: Gorostiza-Erguin-San Viator txiki-San Andres-Garibai-Maala-San Frantzisko-Legarre-Musakola-Joan Bengoa-Santa Teresa-Cristo Obrero-Obenerreka-Makatzena eta kanposantua. 12:00etan da goizeko azkena gaur, eta 13:00etan, Domu Santu egunean.

Arratsaldeetan, berriz, gaur, 15:00etan aterako da urbanoa, 18:00ak bitartean; eta bihar, berriz, 15:30etik 18:30ak arte. Bueltatzeko ibilbidea bera izango da, baina kontrako noranzkoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak