70.000 euroko kalteak izan dira autobideko leherketaren ondorioz

Goiena 2006ko urr. 31a, 10:44
Urriaren 10ean autobideko lanetan izandako eztanda zer esan asko ematen ari da oraindik. Gipuzkoako diputazioak gertatutako istripuari buruzko balorazioa egin du. Azpiegituren diputatu den Javier Zuriarrainek Batzar Nagusien aurrean hitz egin du. Hala eskatu zioten Aralarrek, Esker Batuak eta Alderdi Popularrak. Zuriarrainek igorritako datuen arabera, guztira, 70.000 euroko kalteak izan dira leherketa istripuaren ondorioz. 35 auto, bi etxebizitza bloke eta Zigarrolako ermita izan ziren kaltetuak.

Ertzaintzak bere informea amaitzen duenean, UTE, kontratatutako enpresak egingo die aurre kalteei bere seguruaren bitartez.

Javier Zuriarrainek adierazi du harkaitza aske edo pitzatuta zegoen gune batean jarritako lehergailu kopurua handiegia izan zela, eta horrek eragin zuela gehiegizko eztanda. Zuriarrainek ziurtatu du orain arte 100 leherketa egin direla eta mila kilo leherketa erabili direla autobideko lanetan, eta orain arte ez dela inoiz arazorik izan.

Gertaera onartezina

Dena dela, azpiegituren diputatuak onartu du horrelako gertaera bat onartezina dela eta ezin dela berriz ere errepikatu. Eta ertzaintzak txostena amaitzen duenean erabakiko dute erantzukizuna kontratatutako enpresarena den ala axolagabekeria izan den.

Udalei abisatuko zaie

Rebeka ubera, Aralarreko batzarkidea kexu azaldu zen atzoko bileran, Arrasateko Udalak, istripuaren egunean ez zekielako leherketa izango zela. Horren aurrean, Javier Zuriarrainek adierazi zuen hemendik aurrera leherketa guztien berri emango zaiela udalei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak