Arazo ugari
Kamioiak izandako isurketaren ondorioz, kale guztia zikinduta gelditu da eta, irristakorra izanik, bi autok talka egin dute. Horrez gain, oinezko batzuk ere erori egin dira lurrera.
Udaltzaingoak azaldu digunez, autoak, gainetik pasatzean euren gurpilak zikindu dituzte, eta ondorioz, Erguin eta Uribarriraino errepidea zikin geratu da. Hala ere, garbitu dituzte dagoeneko kale guztiak.