Iazko esperientzia positiboa ikusita, aurten ere errepikatzea erabaki dute. Helburuen artean, elkartutako 100 pertsonen arteko ezagutza bultzatzea, hizkuntza politika elkarrekin definitzea eta euskara planekiko motibazioan eragitea daude. Horretarako lekurik aproposena Arantzazu zela pentsatu zuten eta horregatik bertan elkartu ziren.
Orain arte lan dezente egin dute, baina hala ere, oraindik lan handia egiteko dago, eta hurrengo urteetan ere horrelako topaketak egiteko asmoa dute.
Arratsaldea bertaratutakoek Oñatiko Nekazarien Elkartean egindako afari eder batekin amaitu zuten Fagorreko Euskara Batzordeko bigarren topaketa.