Ingurugiro karabana iritsi da

Goiena 2006ko urriaren 26a

Eusko Jaurlaritzak eta Arrasateko Ingurugiro Eskolak antolatutako Ingurumen Karabana Arrasatera iritsi da gaur, urriak 26. Lehen hezkuntzako 700 bat ikaslek egin dute ingurumenaren alde Uharkapen.

Agenda 21 proiektuaren barruan egindako ekintza da. Arrasateko eskola pribatu eta publikoek hiru urte daramatzate ingurumena lantzen, zaborra, ura eta energia batik bat.

Gipuzkoan, bi hiri bisitatuko ditu Ingurumen Karabanak, Arrasate eta Donostia. Leintz bailarako ikastetxeetako lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako gaztetxoek, ingurumenaren inguruan, euren gain hartzen duten konpromisoa idatzi dute.

Ingurumen karabana honek, gainera, luxuzko gonbidatuak ditu: Beti Zu eta Euskal Telebistako aurkezleak. Goiz osoan zehar ingurumenarekin lotutako jolasak egin dituzte. 10:45ean haurrek idatzitako konpromisoak irakurri dituzte eta ondoren Betizuak, A ze zirkua! Haurrentzako antzerkia izan da Uharkapen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak