ATECEk kirol jaia egingo du zapatuan

Goiena 2006ko urr. 26a, 13:55
Gipuzkoako ATECE, burmuin kaltea duten gaixo eta senideen elkarteak, ATECE-BITHON kirol jaialdia egingo du zapatuan, urriaren 28an, Uharkape pilotalekuan.

Burmuineko kalteen ondorioak plazaratu eta elkartea ezagutzera ematea da asmoa. Horrez gain, ibarreko kirola bultzatzea eta elkartea finantzatzeko dirua lortzea dira ekimen honen helburuak.

Burmuineko kalte kasu ugari kirola egiten izandako istripuen ondorioz gertatzen dira. Horregatik egin nahi dute kirol jaialdia. Kirola era egokian nola egin eta tankera horretako istripuak nola eragotzi erakutsiko dute ekitaldian.

Ekintza ugari

Gaixotasun honi buruzko informazioa emateaz gain, hainbat ekintza antolatu dituzte. Besteak beste, 09:30ean hasita, karate eta king boxing erakustaldia izango da. Eguerdian, defentsa pertsonaleko ikastaroa egingo dute.

Bazkalostean berriz, Arrasate Musikaleko ballet taldearen erakustaldia izango da. Eta 17:30ean Aerobithona egingo dute.

Iluntzean berriz, jaialdia giro onean amaitzeko, dantza latino ikastaroa izango da parte hartzaile guztientzat.

ATECE elkartea

ATECE burmuin kaltea duten gaixo eta senitartekoen elkartea 1994an sortu zen. Gaur egun 115 lagun daude elkartean eta euren helburu nagusiak dira gaixoei arreta berezia eskaintzea eta senitartekoei laguntza ematea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak