Zergak %4 igoko dira 2007an

Ubane Madera 2006ko urr. 25a, 10:34
Aurten salbuespen bakarrarekin, gainera. Izan ere, jarduera ekonomikoen gaineko zerga, %4 barik %7 igoko dute, Ezker Batuak egindako emendakinetako baten eskaerarekin lotuta. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga hori kobratzen zaie bi milioi eurotik gora fakturatzen duten enpresei.

Hobariak

Hobariak

Ondasun higiezinen gaineko zergan hobaria izango dute familia ugariek. Hain justu ere, hiru seme-alaba dituztenek %50ekoa; lau seme-alaba dituztenek %70ekoa eta bost seme-alaba edo hortik gora dituztenek %90ekoa, beti ere, katastroaren balioa ez bada 153.000 euro baino handiagoa; edo bestela esanda, 153.000 eurotik gorako jabetzaren bat dutenei ez zaie aplikatuko hobari hori.

Bizigune programaren barruan dauden etxebizitzek ere hobaria izango dute. Kasu honetan, aurten %25eko hobaria izan dute, bada datorren urtean bikoitza izango dute, %50ekoa, alegia.

Eguzki-energiaren aprobetxamendu termiko edo elektrikorako sistemak instalatuta dituzten etxebizitzek %50eko hobaria izango dute.

Etxean obrak egitearren orain arte zeuden hobariei muga ipini die Udalak. Hain justu ere, hobari hori eskuratzeko, eskatzaileak ezin ditu izan 33.000 eurotik gorako diru-sarrerak.

Gobernuz kanpoko erakundeek hobaria izango dute jarduerak hasteko zergetan.

Gainerako zergek igoera

Gainerako zergei errepaso laburra eginez, herritarrengan eragin handiena duten zergek %4ko igoera izango dute: udal hilerria erabiltzeak, kiroldegiko zerbitzuak, Iturbide egoitzakoak, urak eta zaborrak.

EAJ eta EAren aldeko botoekin onartu ziren ordenantzak

Asteleheneko batzarrean onartu zituen 2007rako ordenantza fiskalak udalbatzarrak. Ezker Batuak lau emendakin aurkeztu zizkion Barne Kudeaketa eta Kalitateko Batzordearen proposamenari, baina ez zen bat bera ere onartu. Horrenbestez, diktamena zegoenetan bozkatu zuten zinegotziek. PPko ordezkariak faltan, diktamenaren alde bozkatu zuten EAJk eta EAk (8 boto); kontra, PSE-EEk eta Talde Mistoak (6) eta abstenitu ziren Ezker Batua eta Aralar (4).

Kontra bozkatzeko arrazoiak izan dira, PSE-EEko bozeramailearen esanetan, oro har, zergek isla dutela gero Udalaren aurrekontuetan. Eta hortaz, direla Udal honen politikaren isla; eurak ados ez daudenez politika horrekin, bereziki, kontu urbanistikoei dagokienez, aurrekontuen kontra bozkatu zuten moduan, ordenantza fiskalen kontra bozkatu dute.

Talde Mistoari dagokionez, berriz, Ines Aldai zinegotziak aditzera eman du zergetatik lortzen den diru iturria dela Udal proiektuetan erabiltzeko, baina proiektuak aukeratzeko orduan gehiengoak ez duela aukerarik izaten ezer erabakitzeko. Udalak jarrera ez demokratikoa duela salatu zuten, eta baita ez dutela beteko gehiengoak esaten duena. Halaber, proposatu du urtebetez izoztea zergen igoera.

Ezker Batuak Osokoan jakinarazitakoaren arabera, Barne Kudeaketa batzordean eurek egindako zenbait proposamenek aurrera egin dute, eta ildo horretan, nabarmendu dute batzordeko presidenteak izandako negoziaziorako jarrera positiboa. Horrez gainera, Ezker Batuko zinegotziek gura dute "politika fiskal progresibo redistributiboa". Gura dute udal sarrerak handitzea elkartasuna eta bidezkotasuna kontuan hartuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak