Ertzaintza Iratin sartu da

Maider Arregi 2006ko urr. 24a, 13:59
Azken ordua (16:00): Miaketa amaitu dute eta alde egin dute ertzainek eta epaileak. Laster izango ditugu hemen Irati tabernako arduradun baten adierazpenak. GOITBn eman duten albistea ikusgai duzue hemen.

Azken ordua (12:25): Epailea etorri da. Hala ere, hedabideak oraindik ezin dira Iratin sartu. Geroz eta jende gehiago gerturatzen ari da elkartasuna adierazteko. 5-6 ertzain daude pankarta aurrean.

(11:45): 11:45 aldera sartu dira Ertzainak. Une honetan Iratiko bi arduradun eta Ertzaintza taberna barruan daude. Guztira 80 bat pertsona elkartu dira Irati aurrean elkartasuna adierazteko.

"Errepresioa ez da bidea. Euskal Herriak autodeterminazioa behar du" leloa daraman kartelaren aurrean 10 bat ertzain dago. Bertan, Iker Barandiaran kazetaria dago eta bere esanetan jendea "urduri eta haserre" dago. Momentuz ez da istilurik izan eta lasaitasuna eta isiltasuna da nagusi. Hedabideak ezin dira epailearen agindu gabe sartu eta beraz, epailearen zain dago Goienako lantalde bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak