Antonio Palacios zinegotziak aditzera eman du "lan kontuengatik" utziko diola Arrasaten zinegotzi izateari, orain lanak lehen baino gehiago eskatzen diola eta ez dela bietara iristen. Gaineratu du 11 urtean izan dela zinegotzi Arrasaten, horrenbestez, "nire lana bete dudala uste dut".
Hain justu ere, gaur egungo udalbatzarrean, Paco Gartzia eta Blanca Roncal sozialistekin eta Ezker Batuko Joseba Ugaldekin batera, zinegotzi moduan urte gehien egin ditu Antonio Palacios popularrak.