On Jose Luis Iñarraren biografia aurkeztu dute

Iker Barandiaran 2006ko urr. 23a, 21:13
Eusebio Iñarrak eta Josemari Velez de Mendizabalek Jose Luis Iñarra, Mondragueko parrokua liburua egin dute. Iñarra parrokoaren biografia batu dute haurtzarotik Arrasaten hil zen arte.

Aurkezpen ekitaldia egubakoitzean egin zuten San Juan Bataiatzailearen elizan. Jende asko gerturatu zen Arrasateko parrokiara On Jose Luis Iñarra zenaren biografia jasotzen duen liburuaren aurkezpenera. 35 urte egin zituen apaizak Arrasaten eta aurten 30 urte beteko dira parrokian bertan bihotzeko batek jota hil zela. Haren lanari, izaerari, herrian utzitako aztarnari eta hartu zituen konpromisoei errepasoa egin zieten ekitaldian hitza hartu zutenek.

Arrasatearren gogoetan "oroitzapen ezabaezina" utzi zuela diote liburuaren egileek eta hala baieztatu zuen parrokian iluntzeko 20:00an bildutako jende piloak. "Gizon herrikoia, apala eta hurbila", horiek Josemari Velez de Mendizabalek herritarren ahotik liburuan jasotako hitzak. Ekitaldian parte hartu zuten –Velez de Mendizabal eta Eusebio Iñarraz gain– egungo Arrasateko parroko Jenaro Lekuona eta Inazio Lakuntza alkateak.

Euskaltzale eta bertsozalea ere bazen Iñarra eta ekitaldian haren hainbat bertso eder errezitatu zituzten, euskararekiko zuen maitasunaren erakusle. Omenaldia amaitzeko Eusebio Iñarrak prestatutako ordu laurdeneko bideo muntaia eman zuten. Gainera, aurkezpenera gerturatu zirenek liburu bana etxera eramateko aukera izan zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak