Udaleko teknikariek azaldu dutenez, azken ukituak baino ez dira falta. Azken hilabetetan, hainbat lan egin dituzte auzoa goitik behera berritzeko. Hala nola espaloiak konpondu, errepidea berritu, banku eta zakarrontziak aldatu edota ur sarea berregituratu. Horretarako, ia bi milioi euro gastatu ditu udalak.
Lanen balorazio positibo
Arrasateko udaleko teknikariek balorazio positiboa egin dute orain arte burututako lanarekin.
Gauza bera egiten ari dira Erguin auzoan. Fase ezberdinetan Erguin ere berritzen ari dira, eta bigarren faserako, 475 mila euro bideratu ditu Udalak Uriburu kalea berritzeko. Errepidea, espaloia eta aparkalekuak konponduko dituzte batik bat. Aurreikuspenen arabera, lau hilabeteren buruan egingo dituzte lanak.