Kale izendegi digitala argitaratu du udalak

Jokin Etxebarria 2006ko urr. 18a, 13:28

Lokalizazio zerbitzuak garrantzia hartzen ari direla eta, Geoservicios-en Mapak Kokatzeko Zerbitzua kontratatu du Arrasateko Udalak, udalerriari dagozkion eduki geografikoak argitaratzeko.

Kale izendegi digital berri honen bitartez, Arrasateko kaleak zehatz-mehatz kokatuak non dauden, zenbateko luzera duten, eta beste hainbat datu geografiko jakiteko aukera izango da.

Mapak Kokatzeko Zerbitzua, era azkarrean, errazean eta merkean erakundeen mapak argitaratzeko behar den azpiegitura zerbitzua da. Arrasateko Udalak, kontratazio honen bidez zerbitzu erabat espezializatua eman dezake, bai herritarrentzat, bai erakundearen langileentzat, sekulako inbertsioa egin gabe.

Mapa eta ortofotoak herritarren eskura

Teknologia hori erabiliz argia ikusi duen lehen proiektua izan da udal kale-izendegiarena. Orain herritarrak, udalerriko edozein tokitako mapa eta ortofotoa (satelitetik ateratako argazkia) ikusteaz gain, mapan zehar nabigatu dezake, inpresioak egin ditzake, eta bilaketak eta kontsultak ere egin ditzake eremuka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak