XVI. Perretxiko Lehiaketa egingo da domekan

Maider Arregi 2006ko urr. 18a, 10:12
Herriko Plazan elkartuko dira perretxiko zaleak domekan, urriaren 22an. 11:00etatik aurrera hainbat ekitaldi izango dira. Besteak beste, perretxikotarako materialen erakusketa, perretxiko pintxo lehiaketa edota errezetak. Liburuxka bat ere egongo da salgai.

Lehiaketan nahi duen orok hartu dezake parte. Hiru sari banatuko dira eta sariak emateko orduan kontuan izango dira: lehiaketarako prestatu den perretxiko zerrendako espezie gehien aurkeztea eta aurkeztutako perretxikoen kalitatea.

Arizmendiko ikasleek ere parte hartuko dute eta horretarako DBHko lehen eta bigarren mailako ikasleak asteon perretxiko bila joango dira. Aurten lehenengo aldiz egingo da Arrasateko tabernen arteko pintxo lehiaketa. Parte hartu nahi duten tabernek pintxo bana aurkeztu beharko dute. Pintxoaren osagai nagusia perretxikoa izango da. Aurkeztuko diren pintxoak aurkeztu duen tabernan salgai egongo dira dastatu nahi duten guztien gozagarri. Iritziak iritzi, epaimahaiak erabakia 14:00etan jakinaraziko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak