Monitore lanetan Iurgi Lazkano izango da. Iurgik erabiltzaile bakoitzari hasierako test bat egingo die bakoitzaren egoera fisikoa aztertzeko. Ondoren, norberaren helburuak betetzeko ariketa fisikoen plan egokitu bat jarriko da martxan.
Asteon doan
Aste honetan nahi duen orok gerturatu eta erabili ahalko du muskulazio gela. Urriaren 16tik aurrera, interesatuek kuota bat ordaindu beharko dute. Kiroldegiko bazkideek 24,40 euro ordaondu beharko dute. Gainontzekoek 34, 20 euro.