ELAk kontzentrazioa egingo du

Goiena 2006ko urr. 10a, 17:40
Bihar, urriak 11, egingo dute 12:00etan Arrasateko Maxi Eroskin. Sindikatuko ordezkariek esan digutenez, Tuteran greban dauden Eroskiko langileekiko elkartasuna adierazi nahi dute ekintza honekin.

Kontua da, Eroskik hitzarmena sinatu zuela Madrilen Espainiako Estatu osorako. Hitzarmen horrek, ELAko ordezkarien esanetan, ondorio sozial eta laboral ezkorrak eragin ditu Euskal Herriko langileen artean.

ELAko Zerbitzuak Fundazioko ordezkari nagusi den Unai Martinezek azaldu digunez, beste hainbat punturen artean, honakoak dira hitzarmen honen ondorioak: soldata beragatik, urtean 14 ordu gehiago lan egitea, soldata urtero, IPC-a edo KAP-a eta ehuneko 0,2 bakarrik igotzea eta baja egoerengatik diru galerak izatea.

Horrez gain, Tuteran, orain arte indarrean zegoen hitzarmen propioa baliorik gabe geratuko da, eta hemendik aurrera, Espainiako Estatu osoko Eroskiko langileak Madrilen sinatutako hitzarmenaren menpe geratuko dira.

Unai Martinezek adierazi duenez, hitzarmen hori, FETICO, UGT, eta Comisiones Obrerasen artean sinatu zuten Madrilen. Eta azaldu digunez, normala da estatuko langileek hitzarmen hori begi onez ikustea, bizitza maila ez baita bera Euskal Herritik kanpo. Martinezen hitzetan, "ez da gauza bera, etxebizitza bat Euskal Herrian erostea edo Teruelen erostea".

Gainera, ELAko ordezkariek salatu dute, Euskal Herrian, Eroskiko produktuen prezioak gainontzeko lurraldeetan baino garestiagoak direla, eta beraz, badagoela aukera lan baldintzak hobetzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak