Uribarriko etxean zeuden sei errumaniar Gurutze Gorriak Donostian duen egoitzara eramango dituzte

Astelehenean, urriaren 2an, Uribarriko etxe batek su hartu zuen. Ondorioz, bertan bizi ziren 18 errumaniarrak kalean geratu dira. Legez kanpo bizi ziren etorkin hauek Arrasaten.

Udaletxeko gizarte zerbitzuko teknikariek 18 errumaniarrekin hitz egin dute eta bi taldetan banatu dituzte. Batetik 6 pertsonako taldea, tartean hiru haur daudelarik. Hauekin elkarrizketatu ostean, gizartean integratzeko plana jarriko dute abian.

Aurreikuspenen arabera, datorren astelehenean, urriak 9an, Gurutze Gorriak Donostian duen gizarte egoitzara eramango dituzte 6 horiek.

Gizartean integratu

Errumaniar familia gizartean integratu eta beraien seme-alabak eskolara eramatea izango dute helburu. Izan ere, haurrak orain arte ez baitira eskolara joan. Gainontzeko etorkinek, aldiz, bere herrialdera itzultzeko diru laguntza eskatu diote Arrasateko Udalari. Baina gizarte zerbitzuak ez du eskakizun hori onartu, teknikarien esanetan ez baita eraginkorra eta ez duelako arazoa konpontzen.

Dena dela, Arrasateko Udalak lanean jarraitzen du bigarren etorkin talde honekin zer egin erabakitzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.