Garagartzako geltokia behar bezala egokituko dute

Ubane Madera 2006ko urr. 5a, 17:30
Udalak ahalegina egin behar du Diputazioak segurtasun neurriak ipin ditzan geltoki inguruan, auzotarrek errepidea gurutzatu behar dute-eta.

Elizondo jatetxearen parean geratzen da autobusa Garagartzatik Arrasatera joateko. Baina horretarako errepidea gurutzatu behar izaten dute Garagartzako auzotarrek, horrek dakarren arriskuarekin. Batez ere, kontuan hartuta Arrasatetik Aramaiora doazen gidariek bihurgune bat dutela auzotarrek errepidea gurutzatzen duten puntu hori baino lehen.

Horrela, zenbait auzotarrek arrisku horrengatik kezka erakutsi diote Udalari. Eta Udalak gauza bera egin du Diputazioarekin, errepide hura harena da-eta.

Orain, jakinarazi digutenez, Diputazioak arrazoia eman dio Udalari; baita dirulaguntza ere, geltokia egokitzeko: 50.000 euro.

Segurtasun neurriak gura

Horri esker autobusa geratzen den lekuan obrak egingo dituzte, markesinari lekua egiteko. Horrez gainera, Udalak gura du segurtasun neurriren bat ipintzea, auzotarrendako, semafororen bat edo antzeko zerbait. Abiadura murrizteko bandak gura dituzte zenbait auzotarrek. Kontuak kontu, Udalak egin du eskaera. Orain Diputazioaren erantzuna falta da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak