Annaig eta Ronan An Henaff bretoiak dira. Ronanek bretoierazko aldizkari batean kolaboratzen du eta euren alaba bat bretoierazko telebista batean ari da lanean. Euskal Herria ezagutzeko gogo handia zuten eta egunotan Arrasatera etorri dira. Beste zenbait bisiten artean, Goienak Otaloran duen egoitza bisitatu dute. GOITB, Arrasate Irratia, Goienkaria eta Goiena.net barrutik ezagutzeko aukera izan dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.