Betizu saioak Casting-a egingo du

Maider Arregi 2006ko urr. 4a, 18:00

Monterron kultura etxean izango da urriak 9an 16:30etik 21:00era Casting-a.

Casting-a Arrasaten

Casting-a Arrasaten

Arrasateko saioan, Arrasate eta inguruko herrietako haurrei parte hartzeko aukera emango zaie. Abeslari finenak aukeratzeko, casting bat antolatu dute.

Casting-ean parte hartu nahi duten haurrek 8 eta 16 urte bitartean izan behar dituzte, eta gustukoen duten abestia ongi prestatuta eramatea besterik ez dute behar.

Zer da Egin Kantu?

Nerea Aliasek aurkeztuta, herriz herri ibiliko den telebista saio alai eta martxosoa da. Astero, Euskal Herriko haurrek, garai bateko eta egungo kanta ospetsuak abestuko dituzte taula gainean. Urritik abendura bitartean, saioaren ikusleek, aurkeztutako abesti guztien artean gustukoen duten abestiaren aldeko botoa eman ahal izango dute www.betizu.com webgunean. Ondorioz, abenduko azkeneko astean betizuek gustukoen duten abestia aukeratuko dute. Egin Kantu! ez da lehiaketa bat, baina ikuskizunik dibertigarrienak, alaienak edo zirraragarrienak lortzeko, abeslariek egindako esfortzua ongi baino hobeto eskertuko dugu.

Gainera, grabaketaren amaieran, ikusle modura parte hartzera doazen haur guztien artean sari eder baten zozketa egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak