AEK-k 4. maila eskainiko du

Arrasateko AEK euskaltegiak HABEren 4. maila egiteko aukera eskainiko du aurtengo ikasturtean. Berrikuntza izango da, eta ez Arrasaten bakarrik, Debagoiena osoan ez baitago beste tokirik HABEren 4. maila egiteko aukera eskaintzen duenik. Matrikula epea zabalik dago datorren urriaren 11ra arte.

Helburuak

Helburuak

Laugarren mailaren helburuak, euskara maila zaindua lortzea, 4. perfila prestatzea edota lanerako gaitasun komunikatiboa hobetzea dira. Horregatik, EGA eta titulu baliokidea duten ikasleentzat espresuki dago zuzendua.

Eskola orduez gain, ikasle bakoitzak lan bat ere egin beharko du, eta behin hori burututa, HABEren 4. mailako azterketara aurkezteko aukera izango du ikasleak, berak egindako lana idatziz edo ahoz azaltzeko.

Klaseak

Klaseak astean bi egunetan izango dira, arratsaldez 2 ordu eta erdiz. HABEren 4. mailan apuntatzeko matrikula epea zabalik dago datorren urriaren 11ra arte. Argibide gehiago honako telefonoan: 943 77 03 69

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.