Horrez gain, ikasturteko berrikuntzarik nabarmenetarikoa da Arrasate Musikalek Aramaion emango dituela eskolak. Irakasle batek musika eskolak emango ditu astean behin.
Egoitza berrirako lanak
Bestalde, aurreikuspenen arabera, aurten hasiko dira egoitza berrirako lanak egiten. Arrasate Musikalek urte luzeak daramatza Aprendizen Eskola Zaharrean musikazaleei aterpe ematen. Baina aspalditik, eraikina egoera txarrean dago.
Ondorioz, Udalak proiektu bat du abian, musika eskola alboko Saiolan eraikinera eramateko.
Arrasate Musikalek ekarpenak egingo dizkio egitasmo horri eta badirudi, lanak aurten has daitezkeela.