Hain justu ere, 1.400.000 euroko aurrekontua onartu dute, Obrak Sailak hala proposatuta. Orokorrean, zera egingo dute: zaborrerako lur azpiko edukiontziak sartu; autoen joan-etorriaren noranzkoa aldatu: goitik behera beharrean, behetik gora. Eta Azoka kalen egin duten moduan, zorua berdindu egingo dute, oinezkoendako zein ibilgailuendako.
Horrez gainera, espaloi berezia ipiniko dute, labankadarik ez egiteko egokitutakoa. Eta Lasagabaster dendaren parean, biribilgunea eraikiko dute, autoen joan-etorria bideratzeko.