Koktelak PSOEko egoitzaren aurka

Irati Agirreazaldegi 2006ko irailaren 29a

Eguenean PSOEk Olarte kalean duen egoitzaren aurka koktelak bota zituzten eta fatxada belztuta geratu da.

Ezezagunek bi koktel bota zituzten eguenean 21:15ak inguruan PSOEren egoitzaren aurka.

Sute txiki bat sortu zen arren bizilagunek eurek itzali zuten eta ez zen suhiltzaileen beharrik izan.

Kalteak eraikinaren fatxadan bakarrik eragin dituzte; hau belztuta geratu baita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak