Kotxerik gabeko eguna izanda ere, kotxe ugari ikusi izan ditugu Arrasateko kaleetan. Hala ere, aste osoan zehar izan dugu Arrasaten autobus urbanoa dohainik erabiltzeko aukera. Horretarako, doaneko bono batzuk banatu dituzte, irailaren 18tik 24ra balio dutenak.
Autobus gidariek ere nabaritu dute aldaketa. Esan digutenez, aste hontan jende askok erabili du urbanoa. Beti kotxea erabiltzen duten askok aste hontan urbanoa erabili dutela aitortu digu autobus-gidari batek.
Astebururako ere ekintza ugari daude antolatuta:
- Zapatuan: bigarren eskuko bizikleta azoka bat jarriko da Seber Altube plazan. Goizean hamaiketan eta arratsaldean bostetan. Eta horretaz gain, gidatzeko era efiziente-ekonomikoari buruzko ikastaroak ere, goizeko hamarretan eta arratsaldeko lauetan.
- Domekan: herrian zehar bizikleta ibilaldi bat dago antolatuta, goizeko hamaiketan Seber Altubetik hasiko dena.