Inauguratu dute Elkar Megadenda

Maider Arregi 2006ko ira. 22a, 13:12
Atzo, irailak 21, egin zuten inaugurazio ekitaldia. Abuztuaren erdialdean ireki zuten Arrasateko Erdikokalen Elkar Megadenda. Arrasatekoa Elkar Fundazioak Debagoienean ireki duen bigarren liburu-denda da Bergarakoaren atzetik.

Atzoko ekitaldian bertan jende multzoa batu zen dendan: herritar ugari, eta politikari, historialari edota sindikatuetako ordezkariak ere bai tartean.

Erdikokaleko megadendak aukera zabala eskaintzen du liburu, disko, aldizkari eta papertegian, baita sareko beste dendetako materiala egun batetik bestera eskuratzeko modua ere.

Besteak beste, Joxe Arantzabal idazle eta Unibertsitateko irakaslea ekitaldian izan zen. Hire liburu-denda ixtean pena sentitu zuela esan zuen, eta orain poztu egin dela megadendaren irekierarekin. Kasualitate polita, bere hitzetan, Jokin Zaitegi jaio zeneko ehungarren urteurrenean, hura bizi izandako eremuan denda hau ireki izana.

Bestalde, Jon Jakak, Elkar Fundazioko idazkariak, adierazi esan zuen ez zutela momenturik onena aukeratu megadenda irekitzeko. Edonola ere, harrera ona egin dietela arrasatearrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak