HARREMAN taldeak bultzatutako San Clemente proiektuak martxan jarraitzen du

Maialen Gonzalez 2006ko ira. 20a, 13:56
HARREMANek hainbat proiektu izan ditu Asian, Hego Ameriketan edota Afrika aldean. Horien artean aurkitzen dugu San Clemente proiektua.

1997urtean sortu zen San Clemente proiektua. Kolonbiako pobreziari aurre egitea da helburua, bai alde hezitzailetik eta baita alde ekonomikotik ere. Sebastian Uribeetxeberria da proiektuaren sortzailea.

Baserritarren lurrak modu egokian erabiliak izatea eta produktuak behar bezala salduak izatea da helburua. Orain arte lan ugari egin dituzte, baserritarren egoera hobetu nahian. Alderdi asko landu nahi izan dituzte: esnea, haragia, ura...

Bestalde, proiektu honek gutxi gorabehera 360.000 euroko kostua izan du, HARREMAN taldeak finantziatu duena. Hala ere, guzti hau ezinezkoa litzateke Arrasateko enpresa eta jende askoren diru-laguntzak jaso gabe. Orain arteko emaitzekin pozik dagoela azaldu digu Sebastian Uribeetxeberriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak